OLENTZERO BILBORA IRITSIKO DA ABENDUAREN 23KO ARRATSALDEAN HIRITARRENTZAKO OPARI BERRI BATEZ

HAURREI HARRERA, OLENTZERO, OLENTZEROREN ETORRERA Ez dago erantzunik »

•    Pertsonaia magikoa 18.00etan agertuko da Moyua Plazan eta Arriaga Antzokiraino joango da, bertan lo egiteko.
•    Olentzerok harrera egingo die Bilboko neska-mutilei abenduaren 24ko goizean Arriaga Antzokian bertan.

Eguberri usaina dabil giroan, eta urtero legez, Olentzero Bilbora etorri eta bertako neska-mutilak agurtu, hauen eskariak jaso eta merezi dituzten opariak ekartzeko unea iritsi da. Lan gogor bezain eskerronekoa da, eta ikazkin magikoak urtebete darama prestakuntza-lanetan ohiko laguntzaileen konpainian: galtzagorriak eta beti pega-pega dabilkion Mari Domingi atsegina.

Guztia irakurri

OLENTZEROK BILBOKO UDALEKO TURISMO ETA JAIETAKO SAILERA BIDALITAKO BIDEOA

BIDEOA Ez dago erantzunik »

Hau da Olentzerok bidalitako grabaketa, Bilboko Udaleko Prentsa Aretoan abenduaren 18an emititu beharrekoa.

 

 

Olentzeroren adierazpena: “Aurten abenduaren 23an helduko naiz Bilbora, hiriarentzako opari erraldoi batekin”

HAURREI HARRERA, OLENTZEROREN ETORRERA Ez dago erantzunik »

•Pertsonaia magikoa arratsaldeko 18:00etan azalduko da Kale Nagusian, Foru Aldundiaren eraikinaren parean, eta ordu bete geroago iritsiko da Arriaga Antzokira.
•Ikazkin ospetsuak Arriaga Antzokian egingo du lo gau horretan eta bertan hartuko ditu Bilboko haurrak hurrengo egunean, abenduaren 24an, goizean zehar.

Guztia irakurri

OLENTZEROK KOMUNIKABIDEEI BIDALITAKO ESKUTITZA

HAURREI HARRERA, OLENTZERO, OLENTZEROREN ETORRERA Ez dago erantzunik »

OLENTZEROREN ETXEA
2008ko abenduak 17

Kaixo guztioi

2008a bukatzear dago eta nire Galtzagorriak eta ni neu, urtero bezala, hilabeteetan ibili gara Bilbora egingo dugun bisita prestatzen. Hiriko haurrekin elkartzeko irrikan gaude, eta, beti bezala, magia izango da gure bisitaren elementurik garrantzitsuena.

Baina, aurten berrikuntza garrantzitsuak daude gure etorreraren inguruan eta berebizikoa da Bilbotar guztiek, nagusiek eta gaztetxoek, berrikuntza horiek guztiak ezagut ditzaten, gure etorrera egunerako presta daitezen.

Beraz, aurten nik neuk deitu nahi zaituztet nire etorreraren aurkezpen-prentsaurrekora. Magiaz eta sorpresaz beteta egongo da goiza eta ziur nago niretzat oso berezia izango dela.

Lerro hauekin batera Galtzagorriek prestatutako deialdia aurkituko duzue. Saiatu arren, ez duzue Galtzagorriekin hitz egiterik izango; beraz, leku edo egunaren inguruko edozein zalantzatarako Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailaren prentsa bulegoarengana jo dezakezue. Hori bai: hemen ez dizuete ezer aurreratuko, prestatu dugunaz tutik ere ez baitakite.

Zuok guztiok berton ikustea espero dut
Laster arte

 

OLENTZERO

Plantilla N.Design Studio - Euskarazko itzulpena Proyeccion Taldea
Berrietara harpidetu Erantzunetara harpidetu RSS Log in